Applications imbriquées
Albisteak
Retour Muskulazio gela itxita egongo da ekainak 10-14 bitartean goizez hozte-sistemaren instalazio lanak direla eta
05·06·2024
Urnietako Udala kiroldegiko muskulazio, spinning eta jarduera geletan hozte-sistema bat instalatzeko lanak aurrera eramaten ari da. Horrela, espazioak urte osoan zehar konfort-tenperaturan mantenduko dira.
Lan horien ondorioz, muskulazio gela itxita egongo da ekainak 10-14 bitartean 8:30etik 15:00era. Gainerako eremuak berriz, normaltasunez erabiltzen jarraitzeko aukera egongo da.
Asteburuan egun osoan erabili ahalko da muskulazio gela.
Udalak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.