Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Gidabaimena euskaraz ateratzeak saria du

.

04·06·2025


Euskararen erabilera gizarteko alor guztietan sustatzeko lanean dihardu Urnietako Udalak, baita autoeskolen eremuan ere. Helburu horrekin, Gidabaimena Euskaraz programa garatzen du Buruntzaldeko gainerako udalerriekin batera, gidabaimena ateratzeko asmoa duten herritarrek, azterketaren atal teorikoa euskaraz ikasteko eta azterketa euskaraz egiteko saiakera egin dezaten. 

Pizgarri moduan, azterketa euskaraz gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean, 400 euroko sariak zozkatzen dira urtero, udalerri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua erreferentziatzat hartuta. Beraz, Urnietan bat. Dena den, zozketan sartzen dira azterketa gainditu duten urnietar guztiak, nahiz eta Urnietako autoeskola batean matrikulatuta ez egon. 

Eta hain zuzen, hori izan da aurtengo kasua. 2024an azterketa euskaraz gainditu zuten eta aurkeztu ziren 6 herritarren artean, Hernaniko Otamendi autoeskolako ikasle izandako Olatz Urruzola Labakak irabazi baitu zozketa, eta hortaz, bera izan da pertsona saritua. Zozketa maiatzaren 16an burutu zen Hernanin Udal ordezkarien presentziarekin.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA