Applications imbriquées
Albisteak
Retour Herritarren proposamenak aztertzeko garaia
29·05·2025
Urnieta guztion artean hobetzen jarraitzeko eta herritarren beharrak lehen eskutik ezagutzeko asmoz, aurrekontu irekien parte hartze prozesu berri bat gauzatzen ari da Udala.
Berriki amaitu da lehen fasea, proposamenak egitekoa. Maiatzak 5-25 bitartean izan zuten 16 urtetik gorako urnietarrek iradokizunak egiteko aukera eta partaidetza onarekin erantzun dute. Orotara, 218 galdetegi jaso dira epe horretan.
- Informazio karpak: 86
- Buzoi eta kutxak: 36
- Webgunea: 72
- APP: 24
10 hobekuntza inguru lehenetsiko dira
Jasotako proposamen guztiak aztertuko dituzte hirigintza saileko teknikariek prozesuaren hasieran ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikusteko, eta, ondoren, 10 hobekuntza inguru lehenetsiko dituzte.
Azken fasean herritarrak izango dira berriro protagonista, beraiek bozkatuko baitute 10 proiektu horietatik zeintzuk egitea nahi duten erabakitzeko prozesura bideraturiko 150.000 euroak bete arte.
Bozketa udara ostean gauzatuko da. Garaia iristean Udalak informazio liburuxka berri bat bidaliko du hautaturiko proiektuekin eta bozkatzeko erabili beharko den orriarekin.

