Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Euskaraldiaren amaiera ekitaldia maiatzaren 25ean
22·05·2025
Urnietako talde eragileak Euskaraldiaren baitan antolatu dituen ekintzei bukaera borobila emateko amaierako ekitaldi bat antolatu da maiatzaren 25ean, Xoxokan.
9:30ean, mendi irteerari hasierako emango zaio Besabitik. Ibilbidea haurrekin egiteko modukoa izango da.
13:30ean berriz, hamaiketakoa egingo da Xoxokako eskolan Lourdes Iriondo musika eskolako trikitilariek eta Kantazaunen kantsu saioak girotuta.
Herritarrak animatzen dira Euskaraldiaren azken ekimen honetan parte hartzera eta gure hizkuntzari bultzada ematera.


