Applications imbriquées
Albisteak
Retour Euskaraldiko ekitaldi nagusia maiatzaren 18an
15·05·2025
Maiatzean zehar ekintza desberdinak antolatu ostean, Euskaraldiko ekitaldi nagusia hilaren 18an izango da San Joan plazan.
Egun horretan ekintza mordoaz gozatu ahal izango da. Erraldoiak esaterako, 11:00etan irtengo dira Plazido Muxika plazatik. Eurekin batera izango dira Ostargi konpartsa, Bosko Anitz eta Txanbolin. Eguerdiko 12:00etan dantza ikuskizuna eskainiko du Egape Dantza Taldeak eta jarraian, Urnietako hamaikakoen aurkezpena egingo da.
Indarrak berritzeko herri bazkaria egingo da 14:00etan Plazido Muxika plazan. Eta arratsaldeko 18:00etan erromeria Ttipika taldearekin San Joan plazan.
Talde eragileak egun handiko ekintzetan parte hartzera eta euskararen alde bakoitzak bere alea jartzera animatzen ditu herritarrak.


