Applications imbriquées
Albisteak
Retour Euskaraldiko txapak banatzeko mahaiak asteburuan
.
09·05·2025
Euskaraldian izena eman duten Ahobizi eta Belarriprest-ek laster hasiko dute euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa, izan ere, maiatzak 15-25 bitartean ospatuko da laugarren edizioa.
Bada, egun horietarako dagokien txapa jasotzeko aukera izango dute asteburu honetan ondorengo lekuetan.
- Ostirala (maiatzak 9): 16:30ean Egape HLHn eta 19:00etatik 21:00etara udal frontoian (bertso-pilota saioan).
- Larunbata (maiatzak 10): goizean kiroldegiko sarreran.
- Igandea (maiatzak 11): goizean Idiazabal kalean eta Gaztelo inguruan.

