Applications imbriquées
Albisteak
Retour Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa, maiatzaren 14ean
06·05·2025
Jon Martin Etxebestek -bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlaria- “Lurdes Iriondo, isilarazitako Ahotsa” izeneko liburua argitaratu zuen 2024an. Bertan, Donostian jaiotako abeslari urnietarraren irudiaren inguruko hausnarketak azaleratu ditu, “Ez Dok Amairu”ko kide eta euskal kantagintzaren erreferente izan arren, erreferentzialtasun edo zilegitasunaren bidean maila bereko babes edo onirizpena jaso ez duena.
Solasaldi bat eskainiko da Jon Martinekin berarekin, eta Irati Odriozola Zugarramurdi eta Ainhoa Ansa Zugarramurdi musikariekin batera.
Hitzordua maiatzaren 14ean, 18:30ean izango da Sarobe arte eszenikoen gunean. Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin.
Euskaraldiaren programazioaren barruan antolaturiko ekintzetako bat da.


