Applications imbriquées
Albisteak
Retour Udalekuak 2025
25·04·2025
Herriko txikiek Urnietako Udalak antolaturiko udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute aurtengo udaran ere. Eguzkitan blai! eta kirol udalekuak eskainiko dira eta horietan, umeek, atsegin dituzten aisi ekintza desberdinak egiteko, esperientziak partekatzeko eta harremanak estutzeko aukera izango dute euskaraz.
EGUZKITAN BLAI
Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 23tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.
- 1.txanda: ekainak 23-27
- 2.txanda: ekainak 30 uztailak 18
- 3.txanda: uztailak 21-24
Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara.
Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
Nork har dezake parte? 2013-2021 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
Kuotak: Lehen eta hirugarren txandetako prezio arrunta 32,49 eurokoa izango da. Familia ugarientzat edo guraso bakarreko familientzat berriz, 26 eurokoa. Bigarren txandaren kasuan 97,47euro eta 78 euro izango dira. Bestalde, Urnietan erroldaturik ez daudenek tarifa horiei %20 erantsi beharko diete.
KIROL UDALEKUAK
Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 23tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.
- 1.txanda: ekainak 23-27
- 2.txanda: ekainak 30 uztailak 18
- 3.txanda: uztailak 21-24
Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara (astean bi egunetan jarduera bereziak 9:30etik 13:30era).
Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
Nork har dezake parte? 2013-2016 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
Kuotak: Lehen eta hirugarren txandetako prezio arrunta 54,16 eurokoa izango da. Familia ugarientzat edo guraso bakarreko familientzat berriz, 43,33 eurokoa. Bigarren txandaren kasuan 162,48 euro eta 129,99 euro izango dira. Bestalde, Urnietan erroldaturik ez daudenek tarifa horiei %20 erantsi beharko diete.
Zein epe eskainiko da bi udalekuetan izena emateko? Apirilaren 28tik maitzaren 9ra bitarte.
Nola eman daiteke izena? Ondorengo bide hauen bitartez gauzatu daiteke izen ematea:
- Bertan bulegoan
- Lekaio kultur etxean.
- www.urnieta.eus webguneko formularioaren bidez