Applications imbriquées
Albisteak
Retour Euskaraldian Ahobizi edo Belarriprest moduan izena emateko epea zabalik dago
24·03·2025
Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da euskararen erabilera areagotzeko helburuz. Ekimenean Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea.
Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz egingo duten pertsonak izango dira. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakitenean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo dituzte, eta euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko dute.
Belarriprest direnak berriz, aldiro erabakiko dute euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dute euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek beraiei euskaraz hitz egitea nahi izango dute, eta horixe eskatuko diete.
Izen ematea
Rol batean edo bestean izena emateko aukera desberdinak eskainiko dira herrian bertan.
- Martxoak 28: 18:00-19:30, San Joan plaza
- Martxoak 29: 11:00-13:00, Kiroldegia
- Martxoak 30: 11:00-13:00, Zaldundegi inguruan (Idiazabal plazan)
- Apirilak 4: 18:00-20:00, Etxeberri plaza
- Apirilak 5: 11:00-13:00, Kiroldegia
- Apirilak 6: 11:00-13:00, Zaldundegi inguruan (Idiazabal plazan)
Bestalde, online izena emateko aukera ere badago.

