Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Euskaraldiko talde eragilea aurrera eramango diren ekintzak lantzen

.

25·02·2025


Urnietak maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiaren laugarren edizioan parte hartuko du euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta herrian euskararen erabilera areagotzeko helburuz.

Euskaraldiaren aurtengo leloa “Elkar mugituz egingo dugu” da, eta hain zuzen ere, horretan dihardu Manttale elkarteak, Batzokiak, EH Bilduk, Egapek, Magalek, Bagara taldeak, Udalak, Xoxokako auzo elkarteak, Aballarri guraso elkarteak eta Zanpatuzek osatzen duten talde eragileak. Izan ere, ekimenak iraungo duen egunetarako eta aurretik herria girotzen joateko zenbait ekintza prestatzen ari dira.

Jarduerak

Gauzaturiko bilera desberdinetan, besteak beste, ondorengo jarduerak aurrera eramatea adostu dute: ekitaldi nagusia, hamaikako nagusiaren eraketa, familiei bideraturiko mendi ibilaldia, Adarrara irteera gauez, herriko musika taldeekin hitzordua eta “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa” liburua idatzi duen Jon Martinekin solasaldia.

Ekintza horien guztien egunak eta orduak zehazten direnean komunikatuko dira. Bestalde, txapen banaketa eta izen-emateak egiteko egun eta gune desberdinak ahalbidetuko dira. Horiek ere jakinaraziko dira ahal bezain pronto.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA