Applications imbriquées
Albisteak
Retour Emaktiva, egoera ahulenetan dauden emakumeei laneratzean laguntzen dien programa
12·02·2025
Emaktiva enplegu inklusiboko programa integral bat da, egoera ahulenetan dauden emakumeei laguntzen diena laneratzeko eta gizarteratzeko prozesuetan.
Programaren bidez, laguntza integrala eskaintzen da enplegua lortzeko, eta baliabideak eskaintzen dira gaitasunak gara ditzaten, lan-aukerekin konekta daitezen eta komunitatean errotu daitezen.
Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbilgo emakumeei zuzenduta dago, eta zerbitzua Hernaniko Kulturarte plaza feministan kokatzen da, Florida auzoan.
Izen-ematea
Programan parte hartu nahi duten emakumeek hiru aukera dituzte izena emateko:
- 688881368
- eyubero@edefundazioa.org
- Emaktiva.org