Applications imbriquées
Albisteak
Retour Lankidetza hitzarmena Odol Emaileen elkartearekin
12·02·2025
Urnietako Udalak eta Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak elkarlanean jarraituko dute herrian odola ateratzeko saioak gauzatzeko.
Elkarteak osasun eta gizarte lan handia egiten du; izan ere, odol-emateak ezinbestekoak dira ospitale-zerbitzuek egunero egiten dituzten transfusio-eskaerei erantzun ahal izateko, eta are gehiago Euskadiko odol-erreserbak oso txikiak diren une honetan.
Hain beharrezkoa den jarduera hau bultzatzen jarraitzeko asmoz, Udalak eta elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horrela, Udalak 1.300 euroko laguntza emango dio elkarteari eta Gaztelekuko espazioa utziko dio erauzketak bi hilean behin egiteko. Sinadura ekitaldian izan dira Consuelo Frutos, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Sabin Urcelay, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko presidentea eta Izaskun Miner, Urnietako ordezkaritzako boluntarioa.
Aipatzekoa da, gainera, duela gutxi 40 urte bete direla Urnietako ordezkaritza martxan jarri zenetik, eta ordutik hona lan bikaina egiten ari dela, Udalak nabarmendu eta eskertu nahi duena.