Applications imbriquées
Albisteak
Retour Baratza ekologikoen zozketa berria
22·01·2025
Urnietako Baratze-Parkeko 49 lursailetako bat erabiltzeko interesa duten pertsonentzat deialdi berri bat ireki da.
Izen-ematea
Lursailak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa horretan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago eta otsailaren 5en amaituko da. Izen-ematea Bertan herritarren arretarako bulegoan gauzatu beharko da eskabidea eta gainerako dokumentazio gehigarria aurkeztuta.
Zozketa
Behin izena emateko epea itxita, izena emandako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko da eta esposizio publikoan jarriko da 15 egunez. Epe hori igarota eta erreklamazioak ebatzita, lursailetako bat eskuratu nahi dutenen behin-betiko zerrenda atera eta zozketarako deia egingo da.
Taldeak
Zozkatuko diren 49 baratzeak ondorengo talde hauetan banatuko dira:
- Desgaituak: 2 partzela esleituko dira, horietako bat taldearen ezaugarriei erantzuteko prestatua.
- Langabetuak: 15 partzela esleituko dira.
- Ikastetxeak, taldeak, elkarteak: 5 partzela esleituko dira.
- Familia ugariak: 5 partzela esleituko dira.
- Kupo orokorra: 22 partzela esleituko dira
Kuotak
Baratze ekologikoetako erabiltzaileek urteroko kuota bat ordaindu beharko dute espazioa erabiltzeagatik. Kantitate hori urtean 50 eurokoa izango da. Bestalde, 100 euroko fidantza bat ere ordaindu beharko dute eremu publikoa modu egokian erabiltzen dela ziurtatzeko. Fidantza hori bueltatu egingo da espazioaren lagapena amaitzean.
Tratamendu bereziko taldeen kasuan kuota eta fidantza baxuagoak izango dira.
Erabilera epea
Baratze ekologikoen esleipendunek, urtebeteko erabilera epea izango dute eta gehienez ere lau urtez luzatu ahal izango dute.