Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Tailerra: “Mundu digitalean seme-alaben bidelagun”

.

03·01·2025


Udalerriko DBHko lehen eta bigarren mailako nerabeen gurasoei seme-alaben alfabetatze digitala modu egokian egiten laguntzeko “Mundu digitalean seme-alaben bidelagun” tailerra eskainiko da urtarrilean eta otsailean gauzatuko diren lau saio desberdinen bidez.

Tailer honek helburu desberdinak izango ditu. Alde batetik, mundu digitalean gurasotasun positiboa sustatzea. Bestalde, IKT-ek familia-testuinguruan duten eragina ezagutzea eta familiako kide guztien espazioak eta rolak birplanteatzea. Halaber, familian teknologiei lotutako egoerak ahalik eta ondoen kudeatzeko erronka berriei aurre egiteko beharra ezagutzea eta hori lortzeko jarraibideak eskaintzea.

Xede horiek lortzeko hainbat eduki landuko dira saio horietan: hala nola, gurasotasun positiboaren kontzeptua, hori gauzatzeko beharrezkoak diren konpetentziak, nerabeen portaeraren ezaugarriak, guraso-gaitasunak mundu digitalean eta IKT-ak familia eremuan.

Saioak

Saioak urtarrilaren 14ean, 21ean, 28an eta otsailaren 4ean eskainiko dira. Hitzordu horiek guztiak 18:00etan izango dira.

Izen-ematea urtarrilak 8 arte

Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek Urnietako Udalaren webgunean eman dezakete izena online urtarrilak 8 arte.

IZENA EMAN ONLINE


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA