Applications imbriquées
Albisteak
Retour Gaikako bilketaren gaineko informazio puntua
05·12·2024
Birziklapen gidak duen xede berarekin informazio puntu bat jarriko da herritarren eskura. Hitzordua abenduaren 13an izango da 9:00-14:00 bitartean Etxeberri plazan.
Egun eta ordu horietan, furgoneta bat egongo da gaikako bilketaren garrantziaren inguruko lanketa egiteko. Bertan, besteak beste, hondakin mota guztiak islatuko dituen erruleta bat egongo da, modu didaktiko eta praktiko batean herritarrak informatu eta kontzientziatzeko. Jokoan parte hartzen duten pertsonei bertako produktuekin egindako saski handi baten zozketan sartzeko aukera eskainiko zaie.