Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour "Gurea erabil dezakezu" kanpaina mugikorrik gabeko nerabezaroa sustatzeko

.

20·11·2024


"Altxa burua" taldeak "Gurea erabil dezakezu" kanpaina jarri du martxan Urnietako Udalarekin elkarlanean. Ekimen honen helburua da haurrei lehen smartphonea emateko adina atzeratzea eta mugikorrik gabeko nerabezaroa sustatzea.

Telefono mugikorren gehiegizko erabilera goiztiarra eta horrek sortzen duen mendekotasuna gurasoen kezka iturri izaten ari da, eta kanpaina honen bidez inertzia hori hautsi eta nerabeek espazio publikoa berreskuratu, jolastu eta hitz egin dezaten bultzatu nahi da, pantailei itsatsita egon gabe.

Pegatina identifikagarria establezimenduetan

Kanpainaren esloganak adierazten duen bezala, asmoa da parte hartzen duten establezimenduek eta zerbitzu publikoek beren telefonoak erabiltzeko aukera ematea haurrei, behar dutenean. Horretarako, ekimenean atxikitako espazioek "Gurea erabil dezakezu" leloa duen pegatina berde bat eramango dute.

Aurrerantzean, nerabeak pegatina hori duen edozein espaziotan sartu ahal izango dira ustekabeko edo larrialdiren bat dutenean. Horrela, ez da beharrezkoa izango telefono mugikorra izatea gurasoekin harremanetan jartzeko.

Kanpaina urtebetez egingo da, ondoren balorazioa egiteko eta etorkizunari begira zer urrats eman erabakitzeko.

Beste establezimenduren batek kanpainara gehitu nahiko balu ondorengo teléfono zenbakira deitzeko aukera du: 943034339
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA