Applications imbriquées
Albisteak
Retour “Emakumeak kirolean” solasaldia Txaro Tomasenarekin azaroaren 21ean, Saroben
18·11·2024
Urnietako Udalak Emakumeen Aurkako Indarkaria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren (azaroak 25) baitan antolatu duen ekintza programaren barruan, Txaro Tomasenarekin gauzatuko den “Emakumeak kirolean” solasaldia kokatzen da.
Txaro Tomasena 78 urteko urnietarra, emakumea eta kirolaria da, erraz amore ematen ez duen horietakoa. Iaz munduko errekorra hautsi zuen, Gibraltarko itsas-zeharkaldia neoprenoarekin igerian egin duen pertsona edadetuena bilakatuz. Modu honetan bere lorpen zerrenda handitu zuen. Dena den asko dira Txarok egin izan dituen eta egiten dituen kirolak: igeriketa, triatloia, yoga, pilates, indar ariketak, ibilaldiak, … Urte askotako ibilbidea du egina, eta oraindik geratzen zaiona. Bere esperientzia lehen pertsonan entzun eta bererekin solasteko aukera izango da Saroben.
- Eguna: azaroak 21
- Ordua:18:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: elebitan
- Sarrera: sarrera librea edukiera bete arte