Applications imbriquées
Albisteak
Retour Jarduera-programa Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira
15·11·2024
Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna oroituko da. Aurten, arreta jarri nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren diskurtso ukatzaileetan, ultraeskuinak aurrera egiteko Europako eta munduko testuinguru batek bultzatuta jaiotzen baitira. Emakumeen eskubideetan izandako aurrerapenen aurreko erreakzio horrek, emakumeen eta haien inguruaren aurkako indarkeria ezereztu egiten du, eta oraindik haratago doa, lege-aldaketen biktimak gizonak direlako ustea sustatuz, berdintasunari eta indarkeria matxistari dagokienez.
Diskurtso horien aurrean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren datuek gogorarazten digute gure gizarteak egiturazko arazo bat duela, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen dena. Negazionismoa arazo globala da, eta Nazio Batuek ere alarma piztu dute berdintasunaren aurkako mehatxu gero eta handiagoez eta misoginiaren normalizazioaz ohartarazteko, batik bat, hedabide digitaletan.
Ekintzak Urnietan
Egun horren harira hainbat ekintza antolatu dira Urnietan.
- Solasaldia Txaro Tomasenarekin: Emakumeak kirolean, azaroak 21, 18:00, Sarobe.
- Antzerkia: Mira hadi, azaroak 24, 19:00, Sarobe
- Elkarretaratzea, azaroak 25, 12:00, San Joan plaza.
- “Haizeak darama” jolasa, azaroak 25, 17:30, Gazteleku
Udalak ekintza horietan parte hartzera animatzen ditu Urnietarrak.