Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Euskadi Bono Denda: merkataritza jarduera sustatzeko bono programa

.

24·10·2024


Euskadiko txikizkako merkataritza sustatzeko helburua duen Euskadi Bono Denda programaren edizio berria iristear dago.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailak sustaturiko programa da eta horri esker kontsumitzaileek 10 euroko deskontua izango dute 30 euroko erosketako establezimenduetan kontsumoa bultzatzeko.

Establezimenduek urriak 30 arte izena emateko aukera

Ekimen honetan parte hartu ahal izango dute merkataritzaren arloko autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek kudeatutako saltoki eta zerbitzuek. Programak barne hartzen dituen sektoreen artean daude ehungintza, oinetakoak, drogeria eta burdindegia, liburu-establezimenduak, papergintza, etxeko-ekipamendua eta dekoraziokoa. Horrez gainera, herrietako merkataritza-jarduerekin erlazionatutako zerbitzuak ere sartzen dira, hala nola, ileapaindegiak eta apaindegiak, garbitegiak, tindategiak, argazki-zerbitzuak eta, markogintza-zerbitzuak.

Interesa duten establezimenduak programara atxikitzeko aukera izango dute urriaren 24tik 30era www.euskadibonodenda.eus webgunean. Ondoren, eskabideak baliozkotzeko prozesua egingo da, eta prozesu hori azaroaren 12an amaituko da.

Ondorengoa izango da aurkeztu beharko duten dokumentazioa:

  • DNI / CIF
  • IAE
  • Saltokien kanpoko argazkia
  • Banku kontuko titulartasun agiria

Herritarrak

Herritarrek azaroaren 15etik abenduaren 5era bitartean erabili ahal izango dituzte bonuak. Aurretik aipatu moduan, bonu horiei esker kontsumitzaileek 10 euroko deskontua izango dute 30 euroko erosketako. Pertsona bakoitzak 10 euroko 3 bonu eskuratu ahal izango ditu gehienez.

ARAUDIA


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA