Applications imbriquées
Albisteak
Retour Rol jardunaldiak urriaren 26an eta 27an
23·10·2024
Rol jardunaldien edizio berri bat ospatuko da Urnietan urriaren 26an eta 27an Habitantes de Innsmouth elkarteak antolatuta. Bi egun horietan hitzorduak Lekaio kultur etxean izango dira.
Erdi aroko eskrima erakusketa
Bestalde, urriaren 27an, eguerdiko 12:00etan, Plazido Muxika plazan, erdi aroko eskrima erakusketa ikusteko aukera egongo da Sala de Armas Ignotaren kolaborazioarekin.
Beraz, ekintza desberdinez beteriko bi egunez gozatzeko aukera izango da Urnietan.
Ikasketa gela itxita larunbatean
Jardunaldiak garatzeko Lekaio kultur etxeko gela eta instalazio desberdinak erabiliko dituzte. Ondorioz, ikasketa gela itxita egongo da larunbatean, urriaren 26an.