Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Mikel Iturria: “Espainiako Itzuliko garaipenak jarri ninduen mapan, nire ibilbidearen saria da eta beti gogoratuko dut momentu hori”

.

23·10·2024


Txirrindulari moduan ibilbide oparoa burutu ostean bizikleta uztea erabaki du Mikel Iturriak. Gu berarekin elkartu gara harturiko erabakiari buruz hitz egiteko eta egin duen bidea errepasatzeko.

Bizikleta uztea erabaki duzu, apirilaren 21ean izandako erorketak eragina izango zuen.

Bai. Nire buruan beste urtebete edo bi egiteko asmoa nuen, baina erorketa horrek dena aldatu du. Hilabete gogorrak pasa ditut. Ez nekien jarraitzeko aukera izango nuen ere eta uzteko erabakia hartu dut.

Buruak buelta asko emango zituen azken hilabeteetan.

Lehen bi hilabeteetan ezin nuen ezer egin eta egun batzuk luzeak egiten ziren. Hausnartzeko denbora asko izan nuen. Nik uste dut erabakia ondo pentsatuta hartu dudala eta lasai nago. 

Zer moduz zaude?

Lesioak bastante ondo joan dira, batez ere txorkatilekoa. Lepokoa gehiago kostatu zait. Denbora asko pasa nuen lepokoarekin eta gogortuta geratu zen. Pixkanaka joan da askatzen, oraindik ez dago lehen bezala baina ea beste bi hilabete inguruan erabat jartzen den. Bizikletan jarraituko nuen edo ez jakin ez arren, nire mentalitatea izan da segituko banu bezala lan egitea, hori zelako ondo errekuperatzeko biderik onena. Gimnasiora botarekin, lepokoarekin eta muletekin joaten nintzen. Eta ahal nuenean oinez eta bizikletan hasi nintzen. 

Ez da izan lehen lesio larria.

Normala da ziklista izanda lesioak izatea, erorketa asko izaten direlako, baina oraingoa eta duela zazpi urtekoa, femurrekoa, erretiratzeko lesioak izan dira. Suertez bi lesioetatik ondo osatu naiz, nahiz eta prozesu luzeak eta gogorrak izan diren. Beti geratuko zait duda ea femurra hautsi izanak zerbait mugatu nauen, baina Espainiako Itzuliko garaipena horren ostean izan zen eta beraz, ez dago asko begiratu beharretik atzera.

Momentu zail horietan babesa izan duzu.

Familia beti hor dago laguntzeko prest eta lagunak ere bai. Hasieran moralki eta gero bizikletan irteten laguntzeko, seguritatea ematen zidan, lepoa mugatua nuen eta.

Zure ibilbidea errepasatzen hasita 2019ko Espainiako Itzulia ondo gogoan izango duzu ezta?

Espainiako Itzuliko garaipenak jarri ninduen mapan, nire ibilbidearen saria da eta beti gogoratuko dut momentu hori. Egun oso polita izan, kilometro asko egin nituen lasterketa buruan eta amaiera tentsio handikoa izan zen.

Zer suposatu zuen garaipen hark zuretzat?

Bizikletan lasterketetan nabil 7-8 urte nituenetik profesionaletara iristeko ametsarekin eta urte guzti horietako lanaren saria da. Ikusten ez den lan horri ikusgarritasuna ematen diote garaipenek. Oso zaila da profesionaletan irabaztea, ziklista oso onak erretiratzen dira garaipenik gabe. Gainera  ia-ia Tourra kenduta egon daitekeen lasterketarik onena da eta oso pozik nago. Jendeak oraindik gogorarazten dit egun hori noizean behin.

Profesionaletan egindako bidearen zein beste momenturekin geratzen gara?

Momentu asko daude eta dena ez da irabaztea. Adibidez, iaz, Donostiako Klasikoan ihesaldian joan nintzen txirrindulari oso onekin eta Urnietan lasterketa buruan pasatzea oso polita izan zen. Txikitatik lasterketa hau pasatzen ikusi dut etxe aurrean, nire lasterketa kuttunena da eta beti nuen emaitza on bat lortzeko edo ihesaldi batean izateko gogoa.

Iritsi zaren lekura iristeko lan asko egin behar izan duzu.

2008ko krisiaren ondoren hemengo taldeek nabaritu zuten. Euskaltel Euskadi bukatu egin zen eta lasterketa asko galdu ziren Espainia mailan. Gogoratzen naiz bi urte egin nituela fundazioarekin kontinental mailan eta ondoren, talde gabe geratuta urtebete egin nuela afizionatuetan. Suertez, oso urte ona egin nuen eta Muriasek profesionaletara itzultzeko aukera eman zidan. Ordutik erraza izan ez den arren, lortu dut mantentzea.

Borroka eta lan hori guztia zure izaeraren adierazle da ezta?

Bai. Ez dakit horrela hezi nautelako edo baina lan asko egin dut beti. Suertea izan dut baita, jubeniletatik nire entrenatzailearekin kointziditu dudala eta berak hankak lurrean edukitzen erakutsi didala. Nire entrenatzailea izateaz aparte nire gidaria izan da eta profesionaletan urte asko iraun izanaren parte handi bat berea da.

Goi-mailako kirolari izateak sakrifizio handia eskatzen du eta bidean gauza asko utzi behar izaten dira. Orain gauza horietarako denbora izango duzu.

Momentuz ez dut haserre bukatu ez bizikletarekin eta ezta txirrindularitzarekin ere eta jarraitzen dut bizikletarekin disfrutatzen. Behin urtea bukatzean denbora gutxiago izango dut horretarako baina baita askatasun gehiago ere beste plan batzuk egiteko. Lehen 24 orduak lotuta nengoen entrenatzera, deskantsatzera, eta dieta mantentzera. Orain, errutina hortatik ateratzeko aukera izango dut.

Zein asmo duzu? Non ikusten du bere burua Mikel Iturriak?

Orain arte errekuperatzen zentratu naiz batik bat eta ez dut asko pentsatu zer egingo dudan, baina amak taberna dauka eta etxeko ofizioa ikastea ez dago gaizki. Denbora bat lasai ere hartuko nuke, zer ikasi edo zertara dedikatu nahi dudan erabakitzeko. Oraindik ez dut ezer ziur. Bestalde, beste maila batean bada ere bizikletan jarraitzeko eta lasterketa batzuk egiteko asmoa badut. Ikusle moduan ere jarraituko dut.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA