Applications imbriquées
Albisteak
Retour Liburu sorta oparituko zaie 2022, 2023 eta 2024 urteetan jaiotako umeen familiei
21·10·2024
Urnietako Udaleko Kultura sailak herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz martxan ipini duen programaren barruan, liburu sorta bat banatuko die 2022an, 2023an eta 2024ean jaiotako haurren familiei. Udal liburutegira joan beharko da liburuak jasotzera urriaren 21etik aurrera. Programa elkarlanean garatuko da Bookstart Euskadi Gipuzkoarekin eta Mestiza Elkarte Artistiko Soziokulturalarekin.
Bestalde, gogorarazten da 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduriko “Liburu baby kluba”-k urriaren 22an, 10:30ean izango duela lehen hitzordua luburutegiko haur txokoan. Haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute saiora.