Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Aho batez onartu dira 2025eko ordenantza fiskalak

.

07·10·2024


Urnietako Udalean ostegun arratsaldean egindako udalbatzarrean aho batez onartu ziren 2025erako ordenantza fiskalak, hau da, udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE) arteko akordioarekin.

Datorren urteko ordenantza fiskalak hondakinen eta lurzoruen legeak baldintzatuta iristen dira, 2025eko apirilaren 10etik aurrera zabor-tasa defizitarioa izatea debekatzen baitu. Legeak Europako zuzentarau bat onartzen du, sortzen den zaborraren araberako ordainketa sustatzen duena, zabor gehien sortzen duenak gehiago ordain dezan.

Orain arte, Udalak bere gain hartzen zuen zabor-tasaren zati bat, kostu osoaren %30 gutxi gorabehera, baina aurrerantzean udal-hondakinen bilketak zero kostua izan behar duenez Udalaren diru-kutxetarako, igoera garrantzitsua irudikatuko da, inguruko gainerako udalerrietan bezala. Bilketa-zerbitzuaren kostuaren eta horrek orain arte sortu duen defizitaren arabera kalkulatzen da tasa, eta horretan oinarrituta, igoera %43koa izango da Urnietan. Horrela, udalerriko batez besteko familia bat 103,45 euro ordaintzetik 148,03 euro ordaintzera igaroko da zaborraren tasagatik.

Igoera hori arintzeko, urte arteko KPIaren azpitik igotzea erabaki da premiazko beste tasa batzuk, %2,6 zen KPI-a irailean. Hala, uraren eta saneamenduarenek igoera txikiagoa izango dute, %1,5ekoa, zehazki.

Gainerako tasetan eta prezio publikoetan planteatzen den igoera %2,6koa da, KPIaren baliokidea, kiroldegikoa izan ezik, %4,5ekoa izango baita, mankomunatuta datorrelako eta horixe delako Andoain, Usurbil eta Lasarte-Oriako Udalekin batera adostutakoa.

Hobariak

Ordenantzen igoera arintzeko beste neurri bat udalak eskaintzen dituen hobariak dira. Hobari horiek, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren eta bere ondarearen arabera, %50etik %90era igo daitezke.

2025eko ekitaldirako uraren hornidurarako, estolderiarako eta zaborra biltzeko eta ezabatzeko zerbitzuen tasetan hobariak eskatzeko epea zabalik dago, eta aurtengo urriaren 31n amaituko da.

Interesatuek hobariei buruzko informazioa eta eskaera orria eskura ditzakete Urnietako Udalaren Bertan bulegoan.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA