Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Brigadako lan anitzetarako 2 operario kontratatuko ditu Urnietako Udalak

.

07·10·2024


Beterri-Buruntzako 2024ko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako programaren barruan udal brigadako lan anitzetarako 14 operario kontratatuko dira eta horietako 2 Urnietako Udalerako izango dira. 

Aurrez ikastaroa

Kontratatua izateko aurrez ikastaroa egin beharko da. Ikastaroa, 150 ordukoa, azaroaren 4tik abenduaren 13ra egingo da, Lasarte-Oriako EAGI eraikuntza eskolan goizeko ordutegian (9:00etatik 14:15etara). 

Formakuntza hori gainditzen dutenek eskualdeko udal brigadetan lan egiteko aukera izango dute 5 hilabetetako kontratazio baten bidez (2024ko abendua eta 2025ko maiatza bitartean). 

Parte hartzeko ezinbesteko baldintzak:

  • Langabezian egotea.
  • Lanbiden izena emanda egotea.
  • Beterri-Buruntzako udalerri batean erroldatuta egotea.
  • 2023an programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea. 

Izen-ematea irekita

Interesa dutenek lanbide.eus -en enplegu atalean eman dezakete izena hautagai kopuru nahikoa osatu arte.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA