Applications imbriquées
Albisteak
Retour Yurramendi kalea itxita bihar (urriak 8) goizean argiteria LED sistemara aldatzeko lanengatik
.
07·10·2024
Urnietako Udala herriko kanpoko argiteria guztia LED sistemara aldatzeko lanak gauzatzen ari da.
Bihar (urriak 8) Maximo Yurramendi kalean garatuko dira lana horiek eta ondorioz, bertako errepidea itxita egongo da goizean zehar. Hala, bertan aparkatuta dauden ibilgailuek irteteko aukera izango dute, baina sartzea berriz, debekatua egongo da behin-behinean.
Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.