Applications imbriquées
Albisteak
Retour 2024ko Sanmiel jaietako kartel lehiaketa
08·05·2024
Ireki da 2024ko Sanmiel jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa. Lanak ekainaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 obra aurkez ditzake, euskarri zurrun baten gainean, DIN A3 tamainan, eta baita formatu digitalean ere, gutxienez 300 ppp*ko erresoluzioan eta CMYK koloreetan. Kartelak “URNIETA, 2024ko SANMIELAK” goiburua eraman beharko du.
500 euroko saria
Kartel irabazlea Jai Batzordean hautatuko da eta irabazleak 500 euroko saria eramango du.
Jatorrizko lanak Udaletxeko Bertan bulegoan aurkeztuko beharko dira 7:30-14:30 (Telefonoa: 943 00 80 00 / urnietakoudala@urnieta.eus).
Lehiaketaren oinarriak Udaleko webgunean kontsulta daitezke.