Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Etxeberriko jaiak gaurtik igandera bitartean

.

13·09·2024


Gaurtik igandera bitartean ospatuko dira Etxeberriko jaiak Urnietan. Egitarau polita osatu dute bertako auzo elkarteko kideek ondo pasatzeko eta gozatzeko ekintza mordoekin.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, gaur arratsaldean izango den apar festa ordu erdi aurreratu da azken momentuan. 18:30ean hasiko da azkenean, eta ondoren etorriko da txupinazoa. Eguna Otra kalle musika taldearen emanaldiarekin amaituko da. 

Larunbatean, diana joko da Txanbolin txistulari bandaren doinuekin goizeko 11:00etan. Ordu erdi beranduago ginkanaz eta jokuez gozatu ahalko da. 13:30 aldera ostera, indarrak berritzeko herri bazkaria egingo da. Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek tiketa erosi beharko dute aurretik Biak edo Celtics-en. Horretarako azken eguna irailaren 9a da.

Arratsaldean ere ekintza mordoa izango dira. 16:30ean bingoa, 18:30ean Etxeberri talent lehiaketa eta 20:00etan berriz, Txiki Festa DJ Flowing-ekin. Gero herri afariak hartuko du lekukoa eta gauean DJ Flowing eta Saturday night izango dira.

Igandean azkenik, txirristra irristakorra egongo da eguerdiko 12:00etan eta festei amaiera emateko arratsaldeko 18:00etan Nimuren zirko antzerkia ikusteko aukera edukiko da. Eguraldi txarra eginez gero, ekintza Egapen ospatuko da.

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA