Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
2024·09·11
Padel txapelketa solidario bat antolatu dute London School of Languagesek eta ABAY-k, Etiopiaren garapenaren alde lan egiten duen elkarteak.
Hitzordua irailaren 21ean izango da eta txapelketaz gain, paella gozo bat dastatzeko aukera egongo da, izan ere, helburua baita, Etiopiako Walmara herrian eguzki-energia duen putzu bat eraikitzeko dirua biltzea. Proiektu honi esker, tokiko komunitateak edateko ura eskuratu ahal izango du, eta horrela, haurrek egunero distantzia luzeak egitea saihestuko da.
Txapelketa
Txapelketa goizeko 9:00etatik aurrera jokatuko da Urnietako udal kiroldegian eta edonori irekita dago, maila kontuan hartu gabe. Parte hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu beharko dute izena ematean eta ongi etorri poltsa eta bazkaria izango ditu barne.
Paella solidarioa Zubitxon
Txapelketan parte hartu gabe ere Basque Culinary Centerreko ikasleek prestatutako paellaz gozatzeko aukera izango da 13:00etatik aurrera Zubitxo plazan. Musika ere izango da eguna girotzeko.
Paella solidariotik eta padel txapelketatik lorturiko etekina Walmarako eguzki-putzuaren proiektua garatzera bideratuko dira osorik.
Izen-ematea
Padel txapelketan parte hartu nahi dutenek ondorengo estekan eman dezakete izena.