Applications imbriquées
Albisteak
Retour Igaro zaitez euskal hiztun aktibo izatera
10·09·2024
Euskara ikasteko edo hobetzeko nahia duten herritarrek aukera paregabea dute Elkarteen Etxean kokatzen den Urnietako Euskaltegian. Euskararen erabilera areagotzeko eta hiztun aktibo izatera igarotzeko baliabideak eta erraztasunak eskainiko dira bertan.
Maila guztiak
Interesa dutenek haien maila edozein delarik ere eman dezakete izena, izan ere, hasiera batean maila guztiak eskainiko dira goizez eta arratsaldez. Gero, maila bakoitzean izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera sortuko dira multzoak.
Matrikulazioa
Euskara ikasteko interesa duten pertsonek irail osoan zehar dute izena emateko aukera. Horretarako bide hauek dituzte:
- urnieta@aek.eus- era idatzita.
- 662338747 telefonora deituta.
- Aurrez aurre Elkarteen Etxeko lehenengo solairuan.

