Applications imbriquées
Albisteak
Retour Ate irekien jardunaldiak kiroldegian irailak 9-13 bitartean ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroetako batzuk probatzeko
06·09·2024
Urnietako kiroldegian ate irekien jardunaldiak egingo dira irailak 9-13 bitartean, herritarrek ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroetako batzuk probatzeko aukera izan dezaten.
Urnietarrak jardunaldi hauetan parte hartzera animatzen dira ikastaro horiek nolakoak izango diren eta berauetan zer egingo den ezagutzeko.
Ondorengoak dira probatu ahalko diren ikastaroak eta bakoitzaren ordutegiak:
Bodyzumba
- Irailak 9 eta 11, 18:00etan.
Stretching
- Irailak 10, 8:30ean
- Irailak 13, 19:00etan
Gazte Training
- Irailak 10, 17:00etan
Gap-hipopresiboak
- Irailak 10, 15:30ean
Pilates
- Irailak 9, 9:15ean
- Irailak 10, 19:30ean
Izen-ematea
Ate irekien jardunaldietan parte hartu nahi dutenek kiroldegiko harrerara gerturatuta edo 942 00 83 28 telefonora deituta eman beharko dute izena.