Applications imbriquées
Albisteak
Retour Ekintzaz beteriko astea Zilegi Eskolaren baitan
07·05·2024
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horiek hilean behin antolatzen dira gutxi gorabehera, baina, oraingoan ekintzaz beteriko astea prestatu dute maiatzak 13-16 bitartean.
Ondorengoa da programazioa:
Euskal dantzak: Igantzi Olaran
- Eguna: maiatzak 13
- Ordua: 14:30-16:30
- Lekua: kiroldegia 5.box
Astrologia: Izaro Susperregi
- Eguna: maiatzak 13
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Sarobe
Sukaldaritza
- Eguna: maiatzak 14
- Ordua: 9:15-11:15
- Lekua: Elkarteen Etxea 3.solairua
Pentsamendu bisuala: Mattin
- Eguna: maiatzak 14
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Sarobe
Bidaien bilduma: Alba Cabrera Jauregi
Bidaiari euskaldunen esperientzien kronikak
- Eguna: maiatzak 15
- Ordua: 14:30-16:30
- Lekua: Sarobe
Eskalada (hastapena)
- Eguna: maiatzak 15
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Santa Barbarako eskalada pareta (euria egingo balu kiroldegia)
Artisau kandelak: Amaia Jauregi
Eguna: maiatzak 16
Ordua: 9:15-11:15
Lekua: Elkarteen Etxea
Txalaparta: Tukutun taldea
- Eguna: maiatzak 16
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Plazido Muxika plaza
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 662338747
- zilegieskola@aek.eus