Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
.
2024·07·28
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak "2024ko beroaren aurkako plana" egin du tenperatura altuek osasunean dituzten ondorioak prebenitzeko.
Plan honek gure lurraldean beroak izan duen gorakadari eta herritarrengan eragiten dituen ondorio kaltegarriei erantzuten die, bereziki pertsona kaltebera batzuengan edo jarduera fisiko bizia egiten dutenengan.
Planak zenbait neurri proposatzen ditu beroak herritarrengan dituen ondorio kaltegarriak prebenitzen laguntzeko, hala nola deshidratazioa, isolazioa edo bero-kolpea.
Deshidratazioa saihestu
- Ura eta likidoak maiz edan.
- Ez kontsumitu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edaririk.
- Entsaladen, barazkien eta fruten kontsumoak handitu.
Zaindu arrisku gehien duten pertsonak
- 4 urtetik beherako haurrak
- Emakume haurdunak eta bularra ematen ari direnak
- Adinekoak
- Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak
- Autonomia mugatua duten pertsonak
- Aire zabalean lan egiten duten pertsonak
Babestu berotik
- Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak.
- Eguzkitik babestu kapela, betaurrekoak eta eguzki-babeslea erabiliz.
- Ez jarri eguzkitan eguerdian.
- Jantzi arinak, lasaiak eta izerditzen uzten dutenak erabili.
- Saihestu jarduera fisiko bizia egitea bero handieneko orduetan.
- Barruko gelak bero gutxien dagoen uneetan aireztatu eta freskatu.
- Saihestu beroa sortzen duten makinak eta aparatuak erabiltzea eguneko ordurik beroenetan.
- Haizagailua erabili.
- Gorputza freskatu
Udalak herritarrei gomendatzen die prebentzio-gomendioak jarraitzea arrisku-egoerak saihesteko.