Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Agrégateur de contenus

Lasarte-Oriarako bide berria eraikitzeko obraren lizitazioa onartu da

.

2024·07·26


Joan den asteazken arratsaldean, udalerriarentzat oso garrantzitsuak diren hainbat erabaki hartu ziren Urnietako Udalean, bai tokiko gobernu-batzarrean, bai osoko bilkuran.

Etxebizitza-eremu berriak garatzeari begira, osoko bilkuran AIU32 Babiloniako Urbanizatzeko Ekintza Planari hasierako onarpena eman izana azpimarratu behar da. EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zen. Plana dokumentu urbanistiko bat da, etorkizuneko urbanizazioa gainetik definitzen duena. Gogoan izan behar da garapen urbanistiko horrek eremu horretan 340 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko duela, Urnietako gazteek udalerrian beren bizi-proiektua garatzea erraztuz. Aurreikusitako 340 etxebizitzetatik %55 babes ofizialekoak izango dira, %20 tasatuak eta gainerako %25a etxebizitza libreak. Gainera, eremu horretan kokatuko da Egapeko DBHren eraikin berria, Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen aurrekontuarekin eta baita, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuko duen adinekoen egoitza bat ere. Zainketa-eredu berriarekin lerrokatuko da eta, hasiera batean, 120 plaza eskainiko ditu. Plana 20 egunez egongo da jendaurrean, behin betiko onartu aurretik. Hurrengo urratsa Birpartzelazio Proiektua izango da.

Udalbatzaren beste erabaki azpimarragarri bat Lasarte-Oriarako bide berria eraikitzeko obraren lizitazioa aho batez onartzea izan zen. Aldiz, obra zuzendaritzaren lizitazioak, tokiko gobernu batzarrak onartutakoak, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoa baino ez zuen izan, EH Bildu abstenitu egin baitzen. Bi erabaki horiei esker, Udalak urratsak ematen jarraitzen du bidea lehenbailehen egin dadin, hitz eman zen bezala. Errepide berriak Zabaleta auzoak jasaten duen trafiko handia arinduko du eta inguruko mugikortasuna hobetuko du.

Tokiko Gobernu Batzarrak ere aho batez onartu zuen Pintore kaleko saneamendu obraren lizitazioa. Hobekuntza hori iazko parte-hartze prozesutik datorren herritarren eskaera bat da, eta eraikinaren atzealdean sortzen den ur metaketa konpontzeko esku hartuko da.

Aho batez atera ziren, halaber, eraikinak garbitzeko kontratuaren aldaketa, Errekalde kalean amaitu berri diren etxeei zerbitzua emateko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmena, Udalak kudeatzen dituen zuzenbide publikoko diru-sarrerak gauzatzeagatiko kudeaketa bere gain har dezan. Azken hori premiaz sartu zen osoko bilkurako gai-zerrendan.

Azkenik, bizitegirako hiri-lurzoruko eremu finkatu jakin batzuetan kokatutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik bizitegirako erabilerara aldatzeko jarduketak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartu zen osoko bilkuran. Puntu horrek aurrera egin zuen EAJren eta PSE-EEren botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Aldaketa hori jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean behin betiko onartu baino lehenago.
 

Agrégateur de contenus

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

Agenda kulturala

AGENDA