Applications imbriquées
Albisteak
Retour Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura uztailaren 24ean, 19:00etan
.
22·07·2024
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du asteazken honetan, uztailaren 24ean, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2024ko ekainaren 27ko akta onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 0550/2024-0632/2024.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2024ko maiatzaren 30koa.
- Agurtzane Mercader Ubillos lehen alkateordeari eta Hermenegildo González Morán bigarren alkateordeari hurrenez hurren 2024ko uztailaren 29tik abuztuaren 4ra eta abuztuaren 5etik abuztuaren 11ra bitartean alkatetzari dagozkion eskumen guztiak eskuordetzeko Dekretuaren berri ematea.
- Eraikinen garbiketa kontratua aldatzea.
- Lasarteko bidea eraikitzeko obraren pleguak onartzea.
- Bizitegirako hiri-lurzoruko eremu finkatu jakin batzuetan kokatutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik bizitegirako erabilerara aldatzeko jarduketak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketaren behin-behineko onarpena.
- Galderak eta eskariak.