Applications imbriquées
Albisteak
Retour Jai-Alai Topen zesta-punta txapelketako partidak Urnietan, irailaren 6an
03·09·2026
Zesta-punta gustuko dutenek kirol modalitate honetaz gozatzeko aukera izango dute asteburu honetan herrian bertan. Izan ere, Urnietan jokatuko baitira Jai-Alai Topen txapelketako, finalerdietako ligaxkako bi partida.
Lehenengo partida emakumezkoena izango da eta ondorengoak izango dira protagonistak: Ihart Arakistain, Elaia Gojenola eta Irati Moreno.
Bigarren partidan berriz, gizonezkoak arituko dira: Bixente Gonzalez, Xabat Altuna eta Jon Tanbourendeui.
Txapelketa honetan 16 urte edo gehiagoko pilotariek hartzen dute parte. Partidak buruz buru izango dira eta pilotarien artean triangeluar joko bana jokatuko dute.
- Eguna: irailak 6
- Ordua: 18:00
- Lekua: udal pilotalekua
- Sarrera: librea
Argazkia: FIPV

