Applications imbriquées
Albisteak
Retour Kirol eta osasun ikastaroen eskaintza zabala
16·07·2024
Urnietako udal instalazioetan jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaro ugari eskainiko dira aurten ere. Ikasturtea irailaren 16an hasi eta ekainaren 13an amaituko da.
Berritasuna
Aurten, berritasun moduan gazteei eta helduei zuzenduriko hiruhilabeteko padel ikastaroak eskainiko dira. Gazteen taldean 16 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute. Helduen kasuan berriz, bi talde egongo dira. Bat hastapen mailakoa, eta bestea berriz, hobekuntzakoa.
Bestalde, 16 urtetik beherakoentzat gazte trainning ekintza egongo da.
Ikastaroak
Hau da 2024-2025 ikasturterako prestaturiko eskaintza:
- Spinning
- Bodyzumba
- Total Trainning
- Tonifikazioa
- 3. adina
- Aholkularitza gimnasioa
- Pilates
- Gimnasia Funtzionala
- Bodypump
- Combo Bodypump + Spinning
- GAP + Hipopresiboak
- Stretching
Informazioa eta izen emateak
Matrikulazio epea uztailaren 22an irekiko da eta izena emateko azken eguna irailaren 2a izango da. Horretarako kiroldegiko harrerara joan beharko da ondorengo egun eta orduetan.
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
- Larunbatetan: 9:00-21:00
- Igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00
Ikastaroen gaineko informazio guztia ondorengo informazio liburuxkan eskura daiteke.
DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA
Bestalde, zalantzaren bat izanez gero ondorengo telefono zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke:
- 943008328
- kirol@urnieta.eus
Prezio bereziak
Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa %20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute:
- Familia ugaria edo guraso bakarrekoak
- 21 urtetik beherakoak
- 65 urtetik gorakoak
- Langabeak
- Pentsiodunak
- Ikasleak
- Txartel gaztea dutenak