Applications imbriquées
Albisteak
Retour Imanol Ansa eta Aritz Zubiri Erremontari Sagardoaren Txapelketako txapeldunak
30·06·2026
Imanol Imanol Ansak eta Aritz Zubirik irabazi zuten Erremontari Sagardoaren Txapelketako finala atzo arratsaldean Hernaniko Galarreta pilotalekuan.
Urnietako aurrelariak eta Goizuetako atzelariak Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea gainditu zituzten 12-15, 15-12 eta 8-5eko emaitzarekin.
Lehen seta galdu ondoren, urnietarrak hartu zuen protagonismoa finala berdintzeko. Hirugarren setean dinamika ona mantendu zuten eta Ansak berriro diferentzia markatu zuen jokoa eta txapela irabazteko.
Zorionak.
Argazkia: Oriamendi

