Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Elene Lizarribarrek zilarrezko domina lortu du Espainiako Junior Kopan

.

15·06·2026


Urnietako Judo Club Adarrako Elene Lizarribarrek, Peio Santosek eta Maialen Lopezek Ciudad de Cáceres Espainiako Junior Kopan parte hartu zuten, asteburu honetan (ekainak 13, larunbata).

Guztiak Euskadiko Judo Federazioak deituta joan ziren, Euskadiko klub ezberdinetako beste 14 judokekin batera.

Lizarribar, 70 kilo baino gutxiagoko emakumezkoetan, finalerako sailkatu zen final-laurdenetan judoka extremadurar bati eta finalerdian aragoar bati gailendu ondoren. Finalean portugaldar ordezkari bat izan zuen aurkari, eta harekin borroka ona egin arren, ezin izan zuen garaipena lortu, zilarrezko domina eskuratuz.

Bestalde, Peio Santosek, 60 kilo baino gutxiagotan, zazpigarren postua lortu zuen egin zituen bost borrokaldietatik hiru irabazi ondoren.

Azkenik, Maialen Lopez, 48 kilo baino gutxiagoko emakumezkoetan, lehen txandan erori zen.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA