Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour Egapeko eta Salestarrak-Magaleko ikasleek Eskolako Agenda 2030 programaren barruan egindako horma-irudia aurkeztu dute

.

04·06·2026


Eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan, Egape ikastolako eta Salestarrak Magale ikastetxeko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek kultura-aniztasunaren gaia landu dute azken bi ikasturteetan. 

2024-2025 ikasturtean gaiaren inguruko diagnostikoa egin zuten eta bertako ondorioak oinarri hartuta lehentasun batzuk markatu zituzten. 2025-2026 ikasturtean berriz, lehentasun horiek hartu, esku hartze plana diseinatu eta gauzatu egin dute.

Aurreko ikasturtean egindako lanketari esker, jakin ahal izan dute Urnietak kultura-aniztasun handia duela. Baina horretaz gain, jabetu dira gutxi dakitela kanpotik etortzen diren pertsona horiei buruz. Eurekin Urnieta aberatsago bat osatzen dela adierazteko horma irudi bat diseinatu eta margotu dute Carlos Ramirez guraso urnietarraren laguntzaz

Horma Santa Leocadia kaleko igogailuaren ondoan dago, eta egindako lana aurkeztu dute gaurkoan ikasleek. Horrela, irudi polit batek herriko kultura aniztasuna balioan jartzen du.


 


 


 


 


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA