Applications imbriquées
Albisteak
Retour Errepide mozketak asteburuan Gazte Festen ospakizunengatik
29·05·2026
Urnietako Gazte Festak asteburu honetan ospatuko dira, maiatzak 29-31 bitartean.
Egun horietan aurrera eramango diren ekintzen ondorioz hainbat errepide mozketa izango dira.
Haurrentzako feriak Etxeberri kalean jarri dira oraingoan. Ondorioz, kale horren zati bat trafikorako moztuta dago eta hala egongo da ekainaren 2ra bitarte.
San Joan plazaren eremua bestalde, ostiral arratsaldetik (17:00etatik) igande gauera (21:00arte) itxita egongo da.
Eta Idiazabal kalea larunbatean 17:00etatik 21:00 arte. Mozketak irauten duen bitartean bi autobus geltoki egongo dira:
- Elkarteen Etxe ondoko biribilgunean (San Joan 42)
- Ermotegi-Langarda biribilgunean
Barkamena eskatzen da sor daitezkeen eragozpenengatik.

