Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
Musika Eskolako ikasleek maiatzaren 10-20 bitartean dute aukera 2024-2025 ikasturterako matrikula berresteko edo baja emateko
2024·05·06
2024-2025 ikasturtea gero eta hurbilago dago, eta Musika Eskolako ikasleek hurrengo ikasturtean jarraituko duten edo baja emango duten erabaki behar dute. Horretarako epea izango dute maiatzaren 10etik 20ra. Horretaz gain, jarraitzea erabakitzen duten III.musika-tailerreko ikasleek instrumentua aukeratu beharko dute.
Ezinbestekoa da baja komunikatzea jarraitu nahi ez bada
Baja eman nahi izanez gero, inprimakia bete eta ondorengo posta elektronikora bidali behar da: lourdesiriondo@urnieta.eus
Ikasle guztiei gutun bat bidaliko zaie informazio guztiarekin eta matrikulazio proposamenarekin eta baja jakinarazpenik jasotzen ez bada, matrikulazio proposamena onartzen dutela ulertuko da.