Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
22·11·2022
Azaroaren 18an hasi zen Euskaraldiaren hirugarren edizioa “hitzez ekiteko garaia” lelopean eta Urnietan hainbat ekintza antolatu dira ekimen horren inguruan. Horietako bat da “Tik-Tokaldia”.
TikTok lehiaketa bat abian jarri da 13 urtetik gorako gazteentzat. Parte hartzaileek Euskaraldiaren hirugarren edizioko kantaren zati bat abestu eta dantzatu beharko dute eta publikatzerakoan ondorengo helbideak eta hashtag-ak jarri beharko dituzte: @euskaraldia.urnieta #Euskaraldia2022 #HitzezEkiteko #Ahobizi #Belarriprest #Arigunea #Lorpen #Erronka.
Publikazioei dagokienean 16 urtetik gorakoen bideoak soilik partekatuko dira euskaraldiko kontuan irudien babes legearengatik, baina parte hartzaile guztien artean euskararekin eta euskal kulturarekin lotura duen sari eder bat zozketatuko da.
Parte hartzeko interesa dutenek abenduaren 2ra arte dute bideoak bidaltzeko aukera.