Applications imbriquées
Albisteak
Retour “Pintto Pintto” antzerkia martxoaren 19an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
27·02·2023
Anita Maravillasen “Pintto Pintto” antzerkia ikusgai izango da martxoaren 19an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: martxoak 19
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoaren 5 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi.
Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu.
“Pintto Pintto” goxotasunez eta umorez kontatutako istorioa da. Bapateko gertakari batek gure bizitzeko modua eta harremantzeko era guztiz eraldatu dezake, kasu honetan, adiskidetasuna.
Erropa garbitegi batean Pintto ezustean agertzen den unetik, bertako langileen bizitza hankaz gora jarriko du, bertako errealitatea guztiz eraldatuz.
Fitxa artistikoa
- Titiriteroak: Miren Larrea, Valentina Raposo
- Zuzendaria: Iván Alonso & Javi Renovales Dramaturgia: Anita Maravillas Teatro
- Jatorrizko musika: Fran Lasuen
- Argiztapena: Ion Chavez
- Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
- Eszenografía: ATX Teatroa