Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour “Parketarrak”, umeak euskaraz jolasteko programa urriaren 7, 14, 21 eta 28an

.

06·10·2021


Urnietako Udalak udazkenerako antolatu duen kultur programaren barruan “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri du martxan, zeinak kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

Horretarako, urriaren 7, 14, 21 eta 28an jolas saioak egingo dira San Joan plazan. Eguraldi txarra eginez gero ostera, jolasask kontzejupean eramango dira aurrera.

Bi programa

Egun horietan zehar bi programa garatuko dira:

  • ZABU ZIBU:  17:00-18:00etara, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
  • TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Sarrera librea

Sarrera librea izango da egun guztietan aforoa bete arte. Udalak euskaraz jolastuz gozatzera animatzen ditu adin horietako umeak.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA