Applications imbriquées
Albisteak
Retour “Pantailak euskaraz” egitasmoaren aurkezpena Zilegi Eskolaren baitan
20·01·2023
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Saio horietan denetariko gaiak lantzen dira eta oraingoan, “Pantailak euskaraz” egitasmoaren aurkezpena egingo da
Ikus-entzunezkoen munduan, orain arte, euskarak presentzia eskasa izan du. Horrekin kezkatuta, hainbat herri ekimenek nahiz eragilek “Pantailak euskaraz” egitasmoa sortu zuten orain urte batzuk. Horren harira, Euskaraldiaren azken edizioan Pantailaldia egitasmoa aurkeztu zuten: astebetez, euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa.
Egitasmoaren berri ematera zein euskaraz zer, non eta nola kontsumitu daitekeen erakustera etorriko da Ioritz Gonzalez kidea Urnietara.
Solasaldi interesgarria izango da eta antolatzaileek herritarrak gonbidatzen dituzte egitasmoa ezagutzeko eta euskarazko ikus-entzunezkoen egoeraren berri izateko.
- Eguna: urtarrilak 30
- Ordua: 18:30
- Lekua: Sarobe
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: doakoa, izena emanda
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 663043314
- zilegieskolak@aek.eus