Applications imbriquées
Albisteak
Retour “Las que limpian” antzerkia martxoaren 12an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
20·02·2023
A Panadariaren “Las que limpian” antzerkia ikusgai izango da martxoaren 12an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: martxoak 12
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 26 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Kartel bat atearen heldulekutik zintzilik dago. “Logela egin, mesedez”. Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihal garbiak eta bainua ezin txukunagoa.
Garbitzen dutenak dira. Sistema turistiko prekarizatzailea bere gain hartzen duten ikusezinak dira. Satira utopikoa da, lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko hoteletako gelarien borroka antolatuan oinarritzen dena. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru-goseak. Bada sekula komunik garbitu ez duena, eta bostehun hilean garbitzen dituena ere.
Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du, baita turismo-eredu jasangarri bat irudikatzeko beharra ere, lurraldearekiko eta jendearen bizitzarekiko adeitasunezkoa izan behar duena.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Areta Bolado, Noelia Castro y Ailén Kendelman.
- Zuzendaritza eta antzezleak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman.
- Eszenografia: Beatriz de Vega.
- Jantziak: Esther Quintas.
- Argiak: Del Ruiz.
- Musika: Ailén Kendelman.