Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour “Kasilda, bukatzen ez den sua” antzerkia apirilaren 10ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

21·03·2022


“Kasilda, bukatzen ez den sua” antzerkia ikusgai izango da apirilaren 10ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: apirilak 10
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoaren 27 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Helburu zintzo bati jarraituz goretsi zenuen lurra.

Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura.

Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea.

Jakin ezazu: Andra! Zu zara bukatzen ez den sua.

Kasilda Hernaez Vargas emakume iraultzaile euskaldunak guda zibilean eta bere bizitza osoan zehar ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen.

Antzezlan honetan bere bizipenetatik bidaiatuko dugu sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatuz.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta idazlea: Saioa Iribarren Muñoz
  • Antzezleak: Leire Orbe, Aiora Sedano eta Ander Basaldua
  • Argiztapena: Miriam Ubanet (LoVeo)
  • Jantziak: Zaloa Basaldua (AltrapoLab)
  • Musika: Jon Urrutia (Trakamatraka)
  • Publikoa: Heldua
  • Iraupena: 60 minutu

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA