Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour “Itsas behera” antzerkia abenduaren 3an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

13·11·2023


 “Itsas behera” antzerkia ikusgai izango da abenduaren 3an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: abenduak 3
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 19 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira. Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean. Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti. Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik. Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten. Itsas behera. Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta Dramagintza: Espe López. 
  • Egileak: Espe López eta Javier Barandiaran, Unai López de Armentia eta Edu Hernandoren laguntzarekin. 
  • Itzulpena: Asier Sarasola. 
  • Aktoreak: Unai López de Armentia eta  Javier Barandiaran 
  • Argiztapen diseinua: Javi Ulla. 
  • Argazkiak: Asier Bastida. 
  • Bideoa: Beñat Fontaneda. 
  • Jantziak: Marina Suarez Ortiz de Zárate. 
  • Eszenografia: Eskenagorri. 
  • Ekoizpena: Pez limbo.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA