Saut au contenu

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [fr]

Barruko horrien irudia

Applications imbriquées

Albisteak

Retour ‘Gau Beltza’ Urnietako kaleak tradizioz eta festaz janzteko

.

24·10·2023


Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Urnietan historikoki ospatu izan den gaua da urriaren 31koa. Hain zuzen ere, usadio horri eustea eta berreskuratzen jarraitzea da Salestarrak Magale ikastetxetik bultzatu nahi dutena. Hala, datorren urriaren 31n, Urnietan “Gau Beltza” ospatuko da. 

Ez da lehen aldia festa hau ospatzen dutena baina aurtengoan berrikuntzekin dator. 18:30ean Etxeberri plazatik kalejiran joango dira parte hartzaileak eta bidean zehar sorpresa ugari izango da; hala nola, dantzak, danbor hotsak, beldurrezko egoerak… Handik San Joan plazara iritsiko dira eta bertan ipuin kontaketak, suaren inguruko erritoa, beldurrezko tunela, gaztaina-jana, “saria-ziria”, txokolatada eta abar luze bat izango dira. 

Urriaren 25ean mozorroak prestatzeko tailerra

Gerturatzen den orok har dezake parte festa aitzindari honetan. Eta guztiak festan gehiago murgiltzeko, herritarrak arropa aproposak jantzita hurbiltzea animatu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, urriaren 25ean mozorroak prestatzeko tailerra antolatu dute herritar orori zuzenduta; 17:30ean Magale Txikiko patiora joatea besterik ez dago maindire puska bat hartuta eta gainerako materiala bertan emango dute. Halere, egun horretan gerturatu ezin dutenentzat bideo bat ere prestatu dute jantziak nola prestatu azalduz.


Festako protagonistak

Salestarrak Magale ikastetxeko maila batzuetan bereziki landu den gaia izaki, ikasleen lanak protagonismo berezia hartuko du ekitaldian. Horretarako, gau horretan ohikoak ziren jantziak eramateaz gain, ipuin kontaketak, ‘saria-ziria’, beldurraren tunela, dantzak, danborrarekin ikuskizunak, suaren inguruko erritoa eta abar izango dira. Gelan gogoz eta ilusioz ensaiatzen ari direnak guztiak. 

“Urnietan bertan antzinatik datorkigun usadioa dela jakinik, gure ikasleak motibatzeko, gure historia ezagutarazteko ideia otu zitzaigun. Honetaz gain, herriaren parte garenez, herritarrak gurekin horrelako ekitaldi politaz gozatzeko aukera zabaldu nahi genuen”, azaldu dute antolatzaileek. 
Sorpresa ugari ere izango da arimen ekitaldi magiko honetan. “Gauarekin eta oso gureak diren ohiturekin zerikusia duten sorpresak ere antolatzen ari gara. Ez dugu asko aurreratu nahi, baina bisualki polita izatea nahi dugu”. 

Horrenbestez, ‘Gau Beltza’ jai-giroan eta Urnietako herritarren artean pasatzeko aitzakia polita da. 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA