Applications imbriquées
Albisteak
Retour “Emozioen garrantzia familian” hitzaldia martxoaren 9an, 18:00etan, Magale ikastetxean
07·03·2022
Donna Apellanizek “Emozioen garrantzia familian” hitzaldia eskainiko du martxoaren 9an, Magale ikastetxean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen duen “TREBA Gurasoak” ekimenaren barruan.
- Eguna: martxoak 9
- Ordua: 18:00
- Lekua: Magale ikastetxea (Salesiarrak)
- Norentzako: haurren gurasoentzako
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: doakoa
“TREBA Gurasoak” Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Hain zuzen ere ekimen horren barruan kokatzen da seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azpimarratu, eta horiek kudeatzeko eta zaintzeko lehen urratsak azaltzeko balioko duen hitzaldi hau.
Helburuak:
- Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
- Emozioak zer diren jakitea.
- Emozioen funtzioak ezagutzea.
- Emozioak kudeatzen ikastea.
- Emozioen atzean dauden beharrak ezagutzea.
- Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea.
- Familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea.
- Egoera emozional ezberdinetan moldatzen jakitea.
- Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
- Haurrei/Nerabeei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
- Zer dira emozioak?
- Emozioen funtzioak.
- Nondik datoz emozioak? (emozioen zergatia).
- Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
- Kudeaketa emozionala.
- Haurren/Nerabeen emozioak: nola bizitzen dituzte?
- Bidelaguntza emozionala: nola izan haurren/nerabeen bidelagun emozionala?
Metodologia:
- Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
- Teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.